2017/12/18
  • albistea//MUNDARRO

    Futbol Kanpusa beste behin, gaztetxoentzat

  • Abenduaren 26tik 29ra bitartean egingo da aurtengo Kanpusa, goizez. Izena eman daiteke kiroldegian.

  • ASTIGARRAGA
    2017/12/02 00:00 Larunbata
  • Aurten ere Futbol Kanpusa an­tolatu du Mundarro Kirol Elkarteak Gabonetarako. Lau eguneko jardunaldiak izango dira, abenduaren 26tik 29ra luzatuko dena. 
    Dagoeneko izena eman de­­­zakete Astigarragako gazte­txoek, Mundarro Kirol El­kar­tearekin harremanetan jarriz edota kiroldegira joanez.
    Abenduaren 15era arte egin daiteke hori, eta konfirmatzeko, 75 euro ordaindu beharko dira.

    Goizeko ekintza
    Urtero bezala, goiz osoa hartuko duen ekintza izango da Kanpusa; goizeko 10:00etan hasiko dira jolasak Kirolde­gian, hamaiketakoaren on­do­ren Zarkumendegira joango dira, eta 13:00etan abiatuko da autobusa etxera joateko. Astigarragara eta La Sa­llera joango da garraioa. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894