2017/12/18
  • albistea//GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA

    Bertako produktuak, Sagardo Apururako prest

  • Donostiako ekimenaren aurretik, asteartean iritsiko dira herriko lurretako produktuak Joseba Barandiaran plazara.

  • ASTIGARRAGA
    2017/12/02 00:00 Larunbata
  • Hurrengo asteazkenean ema­n­­go zaio ha­siera Do­nos­tiako Sagardo Apuruaren lau­­ga­rren edizioari, eta horren aurretik, ekintza berezia egin­­­­go dute Astigarragan. Arra­tsal­deko 17:00etan iritsiko da idi parea Joseba Barandiaran plazara, gurdian herriko lu­rre­tako produktuak dituztela.
    Plazan herritarrak izango dituzte zain, eta kalejiran joango dira beraiekin batera Lizeaga sagardotegiaren parera. Han, Albaolako hizlariak eus­kaldunon eta itsasoaren ar­­teko loturaz hitz egiten du­en bitartean, otarrak sasoiko produktuekin prestatu, barrika txikiak hartu eta hala, prest utziko dituzte hurrengo goizean goiz Donostiara jaisteko. Orduan inauguratuko baitute Sagardo Apurua Do­nostiako Bulebarrean, eta irekita egongo da igandera arte, hilaren 10era arte.
    Astearteko eguna bukatu eta borobiltzeko, afari-me­rien­datxo bat egingo dute Lizeaga sagardotegian.

    Arratsaldeko 17:00etan jarri dute zita Joseba Barandiaran plazan.

    Eguerdian, inaugurazioa
    Horrela bada, asteazkenean 11:00etan iritsiko da sagardoa eta produktuak Frantziako pa­sealekura, eta 12:30etan inauguratuko dute ofizialki Sagardo Apurua. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660