2017/12/18
  • Aurreko astean aurkeztu zuten ekimena. Argazkia: Pastain argazkiak.
    Aurreko astean aurkeztu zuten ekimena. Argazkia: Pastain argazkiak.
  • albistea//100 DA 100... BERREHUN ORDU EUSKARAZ!

    «Horrelako ekimenek txipa aldatzea dakarte, ausardiaz jokatzera bultzatzen zaituzte»

  • ‘100 da 100... berrehun ordu euskaraz’ erronkari eutsi diote bigarrenez astigartarrek; 200 bat herritarrek eman dute izena 
    aurtengoan, eta bihar emango diote bukaera, Euskeraren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Joseba Barandiaran plazan 
    egingo dute ekitaldia, eguerdiko 13:00etan hasita. Argazki murala, gaztain erreak, zuzeneko musika... denetarik egongo da.

  • ASTIGARRAGA
    2017/12/02 00:00 Larunbata
  • Aurreko hilabeteetan nekez lanean aritu eta gero, 100 da 100... Berrehun Eus­­kara Taldeak eta Astigarragako Uda­­lak batera, erronka bota zieten herritarrei aurreko larunbatean: aste­betez euskerari eusteko, prest?
    200 astigartar inguruk onartu zuten desafioa eta esan dute Nirekin, bai! (aur­tengo leloak dioen moduan).  Ho­riek, hain zuzen,  «euskera hutsez bi­zitzeko esperientzia pertsonala» har­tzea era­baki dute, au­rreko larunbatean bertan hasi, eta bihar arte iraungo duena. 
    Ez dute, gainera, nolanahi bukatuko  erronka berezi hau, izan ere, bihar, Euskeraren Egunean egingo dute bu­ka­era ekitaldia festa-gi­roan. Eguerdiko 13:00etan emango di­o­­te hasiera, Joseba Barandiaran plazan. 
    Denetarik izango da bertan: hasteko, argazki murala egingo dute partehartzaileek bidalitako selfie eta taldeko argazkiekin; musika ere izango da Xabier Urdangarin eta Ibon Otae­giren eskutik, eta gaztain erreak das­tatu ahal izango dira, hotzari aurre egiten laguntzeko. 
    Horrez gain, antolatzaileek erron­ka­ri eta euskerari buruzko datuak es­kainiko dituzte, eta bukatzeko, dato­rren urteko erronka aurkeztuko dute; Euskal Herri osoan egingo dena: Euskaraldia.
    Aurretik, ordea, badago beste zita bat: goizeko 11:30etan irristaketan ibiltzeko aukera izango dute Astigarra­gako familiek. Txomiñenea frontoian izango da, eta parte hartzeko baldintza bakarra jarri dute: ondo babestua egotea.

    «Berotze-lana», hurrengo urtera begira
    Aurreko urtean antolatu zuten aurre­nekoz ekimena, eta aurten errepikatu dute, 2018ko erronkan begiak jarrita: «aurreko urteko esperientziaren ondo­ren, aurtengoa berotze-lana bezala egi­tea erabaki dugu, datorren urte­koa­ren berri bageneukan eta!», azaldu dute antolatzaileek. Nahiz eta desberdina izan, kontuan hartu dute «aurtengoak ez diola kalterik egingo datorren urtekoari».
    Lan horietan, hain zuzen, 200 astigartarrek eman dute izena: «ko­pu­rua iazkoa bezalakoa bada ere, 80 la­gu­nek bakarrik errepikatu dute, beraz, lortu dugu nolabait jende berriaren­gana iristea». Izan ere, hori da antolatzaileen kezka nagusia: «zailena da jendearengana iristea, baina egiten ez baduzu, jendea erakartzea oraindik eta zailagoa da».

    «Askotan inertziaz jokatzen da, eta bigarren hitza ez badizu euskeraz egiten, segituan aldatzen dugu gaztelaniara; ez dakigu zergatik!»

    «Astigarragan probabilitatea altua da herritar bati euskeraz egin, eta berak ulertzeko»
    Horrela, baita ere, erakunde publiko eta euskera elkar­teen kezkarekin bat egi­ten dute: euskeraren erabilera sus­ta­tzea da, egun, helburu nagusia. 
    Kasu honetan, datuei erreparatzen diote: «azkeneko datuen arabera, Asti­garragan %60ak euskeraz badaki, eta %23ak ulertzen du, beraz, proba­bili­tatea altua da herritar bati euskeraz egin, eta berak ulertzeko». 
    Kale erabileraren zifrak, ordea, kezkagarriagoak dira: «Astigarragan kale erabilera %38koa da, hau da, gure aukeren oso azpitik dago».
    Hori dela eta, horrelako erronkek balio haundia dutela aldarrikatzen dute: «horrelako ekimenek txipa alda­tzea dakarte, ausardiaz jokatzera bultzatzen zaituzte». Izan ere, «askotan inertziaz jokatzen da, eta bigarren hitza ez badizu euskeraz egiten, segituan aldatzen dugu gaztelaniara; ez dakigu zergatik!» 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660