2017/12/18
  • Astigarragako eta Hernaniko neskek osatzen dute taldearen erdia, aurten.
    Astigarragako eta Hernaniko neskek osatzen dute taldearen erdia, aurten.
  • albistea//SASKIBALOIA GIPUZKOAKO 1GO MAILAKO NESKAK

    «Aldaketek beti pizten dute ilusioa, hasieran kosta arren»

  • Ia talde osoa dauka berria Mundarrok, Gipuzkoako 1go mailan, nesketan. Horietatik hiru, astigartarrak dira: Lierni Zinkunegi, Miren Busto eta Eider Arco. Partidurik ez dute asteburu honetan.

  • ASTIGARRAGA
    2017/11/25 00:00 Larunbata
  • Aldaketa askoren urtea izan da aurtengoa, Mundarroko sas­­kibaloi taldearentzat, nesken Gipuzkoako 1go mailan: aurreko denboralditik, hiruk bakarrik jarraitzen dute taldean.
    Ia talde osoa da berria, be­raz, askok utzi egin dutelako: «juniorren taldetik igo direnekin osatu dugu; asko ziren saltoa eman behar zutenak, eta espero genuen bi talde osatzea, baina ez da posible izan», azal­du du Aitor Lopezek, taldeko entrenatzaileak.

    Talde beteranoa izatetik, oso gaztea izatera
    Eta aldaketa horren eragina, oso nabaria da taldearen adin batazbestekoan: «iaz 31 urte ingurukoa izango zen jokalarien batazbesteko adina; eta aurten, 22 urtekoa edo izango da», dio Lopezek. Talde beteranoa izatetik, oso gaztea izatera pasa da Mundarro, beraz.
    Taldearen gaztetasun ho­rrek, «ilusioa» da­kar berekin: «aldaketek beti pizten dute ilu­sioa, nahiz eta hasieran kosta arren. Gazteek oso jarrera ona daukate lanerako, entrenatzeko, emaitzen aldetik denboraldi zaila izaten ari bada ere».
    Izan ere, hori da gaztetasunaren beste aldea: esperientzia falta. «Nabaritu egiten da be­rri­ak direla maila honetan. Gai­nera, ez dute elkar ezagutzen jokalariek, eta nire sistemak ere berriak dira haientzat. Pix­kanaka joan behar dugu talde bezala elkar ulertzen, baina horretarako ere zailtasunak dauzkagu. Asko kanpoan ari dira ikasten, eta astelehen eta ostegunetan, hiru edo lau egoten gara entrenamenduetan. Ostiraletan bakarrik elkartzen gara denak».

    «Partidu guztietatik ikasten jakin behar dugu»
    Momentuz, zazpi partidu jo­ka­tu dituzte, eta bakarra irabazi dute: «galdu ditugunak, aldearekin izan dira. Baina jakin behar dugu, partidu guztietatik ikasten. Uste dut arazorik ez genukeela izan beharko, mailari eusteko. Hobetzeko marjina haundia daukagu, eta gure jokua aurkitzen dugunean, partiduak irabazten hasiko gara», dio.
    Eta hobetzeko marjin hori da, hain justu, entrenatzaileari ilusio gehien egiten diona: «gazteak direnean, teknika eta taktika erakusteko aukera dau­kazu, formatu ditzakezu. Eta hori da gehien gustatzen zaidana. 25 urte daramazkit sas­­ki­baloi entrenatzaile bezala, eta badakit helburuak oso desberdinak izan daitezkeela urtero». Aurtengo helburua da, aha­lik eta gehien ikastea, eta ahalik eta lasaien ibiltzea ligan.

    Lara Sanchezi erreleboa, hiru astigartarrek
    Gazteen pausoak gidatzen ari dira taldeko beteranoak; Mun­darron 10 urte baino ge­hi­­a­go daramazkienik ere bada...
    Urteak zeramazkien Lara Sanchez astigartarrak ere, bai­na aurten ez dago taldean: «lesio larri bat izan zuen txorkatilan, eta ebakuntza egin zioten udaran. Esan digu, ziurrenik ez dela bueltatuko. Pena haundia da».
    Sanchezi, beste hiru astigartarrek hartu diote erreleboa, aurten: Lierni Zinkunegi, Miren Busto eta Eider Arco. Bi hernaniar ere badira: Ane Mi­ren Iturralde eta Idoia Olcoz.
    Bost jokalari berri dira horiek, neskaz exkax ibiltzen den talde batean. Eta oso gutxi izaten dira, baita ere, partidu­etara gerturatzen diren zaleak: «pena da gehiago ez izatea. Beste toki batzuetan, Astiga­rra­ga bezalako herri txikietan ere, jende asko egoten da, bon­bo eta guzti, animatzen».  

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894