2017/11/20
  • Elizan ez, Herri Eskolako aretoan eskainiko du larunbateko kontzertua Aiztondok, Eira taldearekin batera.
    Elizan ez, Herri Eskolako aretoan eskainiko du larunbateko kontzertua Aiztondok, Eira taldearekin batera.
  • albistea//SANTA ZEZILIA EGUNA

    Pop doinuak Santa Zeziliari, Aiztondok eta Eira taldeak

  • Kontzertu berezia eskainiko dute herriko bi taldeek larunbatean, arratsaldeko 19:00etan ikastolako aretoan. Gaur zortzi, berriz, ‘Musikalean’.

  • ASTIGARRAGA
    2017/11/15 00:00 Asteazkena
  • Azaroaren 22a da Santa Zezi­lia eguna, Musikaren Eguna. Eta Astigarragan ere ospatuko dute, urtero bezala, bi emanal­direkin. Aurrenekoa, lau egun lehenagorako prestatu dute, herriko musikari eta abesla­ri­ek. Kontzertu berezia eskainiko dute larunbatean, Herri Esko­lako aretoan. 19:00etan hasita, pop doinuak eskainiko dituzte Aiztondo abesbatzak eta mu­sika eskolako Eira taldeak.
    Izan ere, pop abestiez osa­tutako errepertorioa prestatu dute, talde eta musikari eza­gunen kantekin: Elvis Presley, Itoitz, Ken Zazpi, The Mamas & The Papas... Doan izango da kontzertura sarrera.

    ‘Musikalean’, Santa Zezilia egunean bertan
    Baina Santa Zezilia egunean bertan ere izango da ospaki­zunik, datorren asteazkenean. Musikalean emanaldia eskai­niko dute Norberto Almandoz musika eskolako Betak eta Kaz­kabarra taldeek, udale­txe­ko arkupeetan, 18:30etan.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Alokatzeko apartamentu bila nabil Hernanin.

    Telefonoa: 618207409


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: