2017/11/20
  • albistea//BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

    Bizi-bizirik dago Agin Laburu, finalean sartzeko lehian!

  • Donibane Lohizunen kantatuko du finalaurrekoen bigarren itzulian, azaroaren 26an. Zazpigarren dago, aurreneko itzulia bukatuta.

  • ASTIGARRAGA
    2017/11/15 00:00 Asteazkena
  • Finalerako pasea ematen du­ten zazpi postuetan bukatu du aurreneko itzulia Agin La­buruk, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetan. Lehian bete-betean sartuta dago astigartarra, bizi-bizirik, abenduaren 17an Barakaldoko BECen kantatzeko.
    Zazpigarren dago oraingoz, 690 punturekin. Hurrengoak, Miren Amurizak, 678,5 puntu dauzka, eta segidan datoz bes­te hainbat, gertu: Jon Maiak 675 ditu, Jon Martinek eta Oihana Iguaranek 671, Jone Uriak 669, Julio Sotok 668,5 puntu, Unai Agirrek 667,5...

    Donibane Lohizunen, saio borobilaren bila
    11,5 puntuko alde hori defen­ditu beharra dauka Laburuk, beraz, bigarren itzulian. Saio borobila errepikatu beharko du horretarako, eta horretara joango da Donibane-Lohizu­ne­ra. Bertan izango du saio erabakigarria, azaroaren 26an; 17:00etan hasita, Jai-Alain.
    Maila haundiko saioa espe­ro da: Maialen Lujanbio, aurre­na dagoena momentuz; Igor Elortza bosgarrena; Jone Uria, Julio Soto eta Iñaki Apalategi.
    Saioa ikusteko sarrerak, da­goeneko salgai daude, inter­ne­­ten: www.bertsosarrerak.eus. 15 euro dira; gazteek 8 euro.

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: 


  • Alokatzeko apartamentu bila nabil Hernanin.

    Telefonoa: 618207409


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660