2017/11/24
  • Hiru geldialdi egingo ditu Arrobitxuloko igogailuak.
    Hiru geldialdi egingo ditu Arrobitxuloko igogailuak.
  • albistea//UDALA IRISGARRITASUN PLANA

    Herritar gehienen beharrei erantzungo dien herria lortzea, Irisgarritasun Planaren erronka

  • Asteazkeneko Plenoan onartu zen Irisgarritasun Planari hasiera ematea. Aurreneko igogailua datorren urteko aurrekontuetan txertatu da. Hala ere, urtetako Plana izango da: ibilbideak berritu eta egokitu, loturak erraztu...

  • ASTIGARRAGA
    2017/11/11 00:00 Larunbata
  • Astigarragako Iris­garrita­sun Planaren lau faseetako aurrenekoari hasiera ematea onartu zen, besteak beste, asteazkeneko Plenoan.
    Zorione Etxezarraga alkateak azaldutakoaren arabera, «ezin da jakin zein epetan garatuko den Plana». Izan ere, «asmo haundiko plangintza da, herriaren bilakaera kontuan izanda egokitu beharko duguna. Herriaren beharretara egokitu behar du udal aurrekontuak, eta Irisgarritasun Planak inbertsio haundiak eskatzen ditu. Urtero proiekturen bat behintzat garatzea ere, erronka da».
    Aurreneko erronkari, behinik behin, eman diote hasiera: Arrobitxulo-Santio Zeharra igogailuari. Planaren lau faseetako aurrenekoa izango da.

    Lau fase
    Aurreneko faseari datorren urtean emango zaio hasiera: Arrobitxulo-Santio Zeharra igogailua eraiki, eta Santio Zeharra kalearen egokitzapena egingo da.
    Hortik aurrerako faseak noiz egin, aurrekontuaren eta beharren arabera erabakiko da. Oraingoz, eperik jarri ez bada ere, beste hiru fase zehaztu dira.
    Bigarren fasean, Apeztegi-Foru Enparantza igogailua eraikitzea proposatzen da, eta horren osagarri diren kaleetan egokitzapenak egitea: Arrobi­txu­lo Bidean, Foru Enpa­ran­tzan, Apeztegi Kalean, Mas­karrene Bidean, Tomas Alba Kalean eta Norberto Almandoz Enparantzan.
    Hirugarren fasean, berriz, Kale Nagusia-Anuska igogailua egingo da, eta Anuska auzoa eta Pelotari kalea eta ingurukoak egokituko dira: Kale Nagusia-Anuska, Lanberri ka­lea, Pelotari kalea, Auspero kalea, Murgi-Errota Bidea eta Emakumeon Plaza.
    Laugarren eta azken fasean, Galtzaur-Txoritokieta igogailua egingo da, hain zuzen, Galtzaur kalearen behealdea Txoritokieta kalearen tarteko eta goiko kaleekin lotzeko. Honetarako, kontuan hartu da «eremu honetan epe ertainean eraikitzekoa den hezkuntza dotazioa». Fase honetan, eta pixkanaka, beste hainbat esku-hartze egitea ere aurreikusten da: Portutxo kalea eraberritzea, Martutene pasealekuarekin elkartzeko; hilerriko bidea eraberritzea; Ergobia auzoa eta Zubi-gain ibilbidea osatzea; Donostia Ibilbidean oinezko bidea osatzea; oinezko pasabide goratuak jartzea, trafikoa moteldu eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko; eta Bentas auzoko jolas-parkera sarbidea hobetzea.

    2003ko Plana eta Mapa Morea, Irisgarritasun Planaren oinarri
    Projekta Urbesek Plan hau idazterako orduan, 2003an egin zena hartu du oinarri. «Aurreko planaren betetze maila egiaztatu ondoren, Asti­ga­rragako he­rri­gune osoan an­tzeko irisgarritasun maila lor­tzea hartu da helburu». Ho­rre­la, hainbat irizpide hartu di­tuz­te kontuan: pertsona askoren biltzeko gu­neak elkartzen dituzten oinezko ibilbide nagusiak, ibilbideen arteko sareen arteko loturak errazten dituzten ibilbideak, orain arte egokitu ez diren ibilbideak, eta Berdintasun Sailak sustatutako Astigarragako Ma­pa Morea prozesuan herritarrek zehaztutako irisgarritasun arazo errealak.
    Hori guztiarekin, helburua da «herri hobe bat lortzea, her­ri­tar gehienen be­harrei erantzungo diena». Izan ere, «irisgarritasunak ez die soilik adineko per­tsonei edo ezintasunen bat dutenei eragiten. Edozein pertsonak ikusi ditzake bere trebetasunak aldi batez mugatuta lesioen edo istripuen ondorioz». Horre­ga­tik, hiria planifikatzean, «e­s­pa­zio publikoak eta eraikinak era­biliko dituzten pertsonen ezaugarriak» hartu dira kontuan.
    Hori horrela, igogailuak jarri eta kaleetan egokitzapenak egiteaz gain, herriko bestelako esparruak izan dira kontuan. 
    Batetik, bide publikoak. Zen­tzu honetan, bideak eta espazio publikoak aztertuko dira, oztopo urbanistikoak kentzeko eta bide publikoan mugikortasun koeherentea bermatzeko. Hiriko altzariei dagokienez ere, oztopo bihur­tzen diren elementuak identifikatu, diagnostikatu eta egokituko dira: aulkiak, iturriak, zabor ontziak, informazio panelak, lorontziak...
    Bestalde, eraikin publikoetan pertsona guztiak baldintza berdinetan sartu ahal  izatea bermatuko da: kiroldegian, Txomiñenean, Kultur Etxean, udaletxean, Arantzazuko Ama ikastolan, Haurreskolan, Mu­si­ka Eskolan, Anbulategian. San­tiagomendiko aterpetxean, za­harren egoitzan, bake epai­te­gian, komun publikoetan eta Ben­taseko frontoian. Kasu hauetan, kontuan hartuko dira espaloi eta errepideen arteko koskak ezabatzea; ukimenezko lurra falta denetan edo desegokia denean konpontzea; ba­ran­dilak egokitzea; seinalizazio bisualak, ukimenezkoak edo akustikoak jartzea...
    Guztiarekin, «kale-plazetan bizitza sustatzea» lortu nahi da, «jendea delako bizi dena, hiria egiten duena». 

     

    Arrobitxulo-santio zeharra

    2018ko udal aurrekontutik 864.000 euro, aurreneko igogailua egiteko

    Asteazkeneko Plenoan onartu zuten Irisgarritasun Planari hasiera ematea, Arrobitxulo-Santio Zeharra igogailuarekin.

    Irisgarritasun Planaren au­rreneko fasea, Arrobitxulo-Santio Zeharra igogailua jar­tzea izango da. Asteazkeneko Plenoan onartu zen, Jaur­laritzan dirulaguntza eskatu ahal izateko.
    Datorren urterako udal aurrekontuan 864.267 euro aurreikusiko direla erabaki zuen, era berean, Plenoak.

    Herrigunea eta auzo berriak elkartzeko, igogailua
    Planak lau igogailu aurreikusten ditu: Arrobitxulo-San­tio Zeharra; Apeztegi-Foru enparantza; Kale Nagusia-’Anus­ka’; eta Galtzaur-Txori­tokieta.
    Aurrenekoari emango zaio hasiera 2018an, eta helburua dauka, Planean zehazten denaren arabera, «kota altuagoan dagoen herrigunea eta azken urteotan garatzen ari diren auzategi berriak elkar­tzea». Era berean, «Kultur Etxe berria ere herriaren zonalde honetan eraikiko» dela aipatzen da Planean, eta beraz, «jarduera anitza eta jende zirkulazio handia jasoko» duela.

    Hiru geldialdi, Arrobitxulo-Santio Zeharra igogailuak
    Hain zuzen, jende zirkulazio hori kontuan hartuta, hiru geldialdi egingo dituen igogailua egitea aurreikusten da.
    Aurreneko geldialdia Arro­bitxulon egingo du, Urumea eta Aiotzategiko auzo berriak, eta Ergobia auzoa kontuan hartuta. Bigarren geldialdia, berriz, Ikastolako jolastokian. Horrela, hemendik Foru En­pa­rantzara eta egungo Kultur Etxe­ra iristea erraztuko da. Az­kenik, kiroldegiko aurreneko pisuan geldituko da. 

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: 


  • Alokatzeko 2 gelatako pisu bila nabil Hernanin. Lagun bakarrarentzat.

    Telefonoa: 642147937


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894