2018/12/18
  • Harituz elkarteak antolatuta, hitzaldia emango dute ATLCRko emakumeek.
    Harituz elkarteak antolatuta, hitzaldia emango dute ATLCRko emakumeek.
  • albistea//HITZALDIA

    Gaur egungo emakume tunisiarren gaineko hitzaldia, Kultur Etxean

  • ATLCReko (L’Association Tunisienne de Lutte contre les Comportements à Risque) emakumeen eskutik eta Emakumearenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hitzaldia antolatu du Harituz elkarteak hilaren 23rako.

  • ASTIGARRAGA
    2017/11/11 00:00 Larunbata
  • elkarte bat da ATLCR; hain zuzen ere, irabazi asmorik gabeko elkarte bat. Eta bere helburu nagusia jokaera arriskutsu orori aurre egitea da: jokabide agresiboei, drogen kontsumoari edota sexu-harreman arriskutsuei, besteak beste.

    2014. urtean sortua, hiesa duten pretsonekin, drogazaleekin eta sexuaren langileekin egiten dute lan ATLCR elkartean.

    Gaur egungo eta interes haundiko gaiak dira horiek guztiak, dudarik gabe. Horrenbestez, Emakumearen­ga­nako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren arira Harituz elkarteak antolatuta, XXI. mendeko emakume tunisiarren gaineko hitzaldia emango dute ATLCRko emakumeek hilaren 23an. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da, Kultur Etxean. 

Iragarki merkeak

  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606