2017/10/23
  • albistea//GARRAIO HIRIA

    Garraio Hiriaren bideragarritasuna aztertzeko prozesua abiarazi du Foru Aldundiak

  • Aldizkari Ofizialak astelehenean argitaratu zuen bideragarritasuna aztertzeko lana Ingartek Consulting SL enpresari esleitu zaiola. EH Bilduk irailaren 5ean aurkeztu zuen gai honen aurkako mozioa Udalean.

  • ASTIGARRAGA
    2017/10/07 00:00 Larunbata
  • Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala­ren bidez jakin da albistea. Au­rreko legegintzaldian proiektua nolabait geldiarazi ondoren, Foru Aldundiaren Bide Az­pie­gi­turetako sailak Astiga­rra­gako Ga­rraio Hiriaren proiektua be­rriro ere martxan jarri du.
    Astelehenean argitaratu zu­­ten, hain zuzen, proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko lana Ingartek Consulting SL enpresari esleitu zitzaiola irailaren 19an. Horrela bada, en­presa bizkaitarrak 40.000 euro ­- BEZik gabe - izango ditu AP8 autobidean, Donostiako bi­ga­rren zinturoian, Garraio Zentro Integrala edo Garraio Hiria sortzeko.

    GUITRANSen eskaera historikoa
    Dena den, ez zen gaiaren inguruan azken hilabeteotan izan den albiste bakarra izan, izan ere, GUITRANSek, Gipuzkoako Garraiolarien Elkarteak, duela hamar urte proiektua proposatu zuenak, onartu zuen irailean bere aldizkariaren bitartez, Aintzane Oiarbide diputatuak jakinarazi ziela proiektua az­tertzen ari zirela. Beraientzat, albiste ona izan da: «garraiolarientzat ezinbesteko azpiegitura da, gidaritza eta atseden denboren inguruko Europar Bata­su­neko araudia betetzeko, eta Bi­ria­touren inguruan Gi­puz­koak daukan auto-ilaren arazoari aurre egiteko, baita ere».

    Astigarragako EH Bildu, proiektuaren kontra
    Azken egunetako albisteen au­rrean, Udaleko ordezkariei ba­lo­razioa eskatuta, Astigarra­ga­ko EH Bilduk be­re iritzia eman du: «gure jarrera argia da, Ga­rraio Hiriaren aurka gaude: herriari inolako onu­rarik ekarriko ez diolako, pai­saian eta inguruan eragingo dituen kalteak izugarriak izango direlako, jasangarria ez delako, herritarrek erabaki ez dutelako... Gainera, Astigarragak da­goe­neko nahiko makroazpiegitura ja­saten dituela uste dugu». Ho­rrez gain, diote: «uste dugu al­ter­natiba askoz interesgarria­go­ak egon badaudela, ba­tik bat, enplegua berdea sustatzeko: nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoa, adibidez», azaldu dute.
    Ildo horretatik, mozioa erregistratu zuten irailaren 5ean, eta Plenoan noiz eztabaidatuko den zain daude.

Iragarki merkeak

  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660