2017/10/18
  • Pintxopotea egin zuten herriko tabernetan, pintxo bereziekin.
    Pintxopotea egin zuten herriko tabernetan, pintxo bereziekin.
  • albistea//XVII. SAGAR UZTA

    «Hau da gure muztio berria!»

  • Sagar Uzta berriaren festa ospatuko dute gaur eta bihar, Astigarragan.

  • ASTIGARRAGA
    2017/09/23 00:00 Larunbata
  • Asko falta da oraindik, ia lau hilabete, sagardo berria dasta­tzeko; baina sagar berriaren aurreneko zukua, bihar bertan probatuko dute astigartarrek. Sagar Uzta jaia ospatuko dute asteburuan, makina bat ekin­tzarekin; eta bihar egingo dute aurreneko muztioa, Foru Pla­zan, topa herrikoia eginez.
    Ostegunean izan zuen au­rre­neko ekintza, aurtengo Sagar Uzta festak. Pintxopotea egin zuten herriko tabernetan, saga­rraren eratorriekin egindako pintxoak eskainiz.

    Mendi-buelta eta errelebo proba gaur, Santiomendin
    Gaur izango du segida, hainbat ekintzarekin. Goizean, Sagar motak ezagutuz mendi-buelta egingo dute familian, Santio­mendiko Sagardo bidean zehar; eta Santiomendin barrena egingo dute Sagardobide Erronka ere, errelebo probaren laugarren edizioa. Eta arratsaldean, Garbibai zafari-merienda deitu dutena izango da: Urumea ibaian zutikako arrauna edo paddle surf, Donostiatik Asti­ga­rragara; eta ondoren afari-me­rienda girotua, Gartziategin.

    Festa haundia, Foru Plazan
    Baina bihar izango du egun na­gusia, Sagar Uztak. Aurten ere, festa haundia prestatu dute Foru Plazan, goiz osoan zehar. Sagar postre lehiaketa izango da, argazki rally digitala ere bai, eta sagar postuak eta herriko baserritarrenak ere jarriko dituzte.
    Goizeko 11:00etan hasiko dute muztioaren elaborazioa, herritarren laguntzarekin: sa­ga­rra bildu, jo eta zanpatu. Eta hortik aterako da, uzta berriaren aurreneko muztioa, sagar dantzaren eta kirikoketaren ondoren, topa herrikoia eginez dastatuko dutena.

    XVII. SAGAR UZTA
    GAUR, larunbata
    09:30, ‘Sagar motak ezagutuz’, Santiomendiko Sagardo Bidean zehar mendi-buelta familian.
    10:00, IV. Sagardobide Erronka, Santiomendin zehar errelebo proba.
    11:00, Familientzako apainketa tailerra sagarrarekin.
    16:00-19:00, ‘Garbibai zafari-merienda’: zutikako arrauna Urumea ibaian, Donostiatik Astigarragara; eta Garbibai erakusketa eta afari-merienda girotua, Gartziategi baserri inguruan.

    BIHAR, igandea
    Sagarraren Jaia, Foru Plazan
    09:30, Diana, Musika Eskolako eta Txirrisklako txistulariekin.
    10:30-12:00, Sagar postre lehiaketa. Postreak frontoian entregatu behar dira.
    10:30-12:00, X. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izena ematea, plazan.
    11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.
    11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpa­tzea, bertaratutako familien laguntzarekin.
    12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.
    13:00, Txalaparta eta 2017ko uztako aurreneko muztioaren topa herrikoia.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakume arduratsua lan bila, orduka, interna edo externa modura.

    Telefonoa: 612574137


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Emakume arduratsua lan bila, orduka edo externa modura.

    Telefonoa: 631706846


  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947