2017/08/16
  • Jolasgune berriko txirristak jartzen hasi dira dagoeneko. Argazkiak: Astigarragako Udala.
    Jolasgune berriko txirristak jartzen hasi dira dagoeneko. Argazkiak: Astigarragako Udala.
  • albistea//HERRI ESKOLAKO OBRAK

    Herri Eskolako jolasgune berria eraikitzen hasi dira aste honetan

  • 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat bereziki pentsatutako gunea izango da, eta hamabost eguneko epean bukatzea aurreikusten du Astigarragako Udalak.

  • ASTIGARRAGA
    2017/08/12 00:00 Larunbata
  • Ikasturtea hasteko hilabete bes­­­terik ez da falta, eta tarte ho­ri aprobetxatu du Astiga­rra­ga­ko Udalak, Herri Eskolan hain­bat lan egiteko. Aurreko astetik aurrera, Herri Es­ko­la­ko patioan egiten ari dira lan horiek, Astigarragako Udal gobernuak jakinarazi duen bezala. Hamabost egunetan bukatuta egongo dela aurreikusten dute, eta beraz, ikasturte berrian estreinatu ahal izango dute 2 eta 5 urte bitarteko astigartarrek.

    102 metro karratuko jolasgunea
    Hain zuzen, eraikuntzaren atze­­kaldean, kiroldegiaren eta eskolaren arteko patioan eraikitzen ari dira jolasgune be­rria. Guztira, 102 metro karratuko eremua hartuko du, eta horietatik zati bat estalita egongo da: «jolas eremura  hi­ru laurdena estalita egongo da, eta bakarrik laurden bat geldituko da itxiturarik gabe», azaldu du Udalak. Hala, diotenez, jolasgunea urte osoan zehar «era­­bilgarria» izango da.

    «Jolas eremutik  hiru laurden estalita egongo da, eta bakarrik laurden bat geldituko da itxiturarik gabe»

    Bi motatako jolasak, eskolako txikienentzat
    Eraikitzen hasiak diren eremu berriak bi motatako jolasak izango ditu, batez ere: eskala­tzekoak, eta txirristak. Hori horrela egitearen arrazoia da «ikastolako aldaparen ezaugarriak aprobetxatzea». 
    Horrela, beraz, bertan jarriko dira: eskalada sarea, soka jokoa, eskalatzeko sokak eta panelak, egurrezko pasabidea, eta hainbat igoera eta txirrista zabal. Gainera, jakinarazi dute: «kolorezko zola amortiguatzaile berezia jarriko da parkean, umeen segurtasuna ziurtatzeko».

    Urte osoan erabilgarri
    Horretaz aparte, Udalak jakinarazi du obra honekin gurasoen nahia betetzen dutela: «Asti­garragako gurasoek behin baino gehiagotan eskatu dute haur parke gehiago estali be­har direla gure herrian eta udal go­bernuak erantzuna eman nahi dio proposamenari».

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804