2017/10/20
  • Aurten, zaldi dema izango da Santiomendiko Jaietan, datorren asteartean.
    Aurten, zaldi dema izango da Santiomendiko Jaietan, datorren asteartean.
  • albistea//SANTIOMENDIKO JAIAK

    Santiomendi eta San Roke, festarik festa joateko, aitzakia hoberik ez ote!

  • Amabirjin egunarekin ospatuko dituzte auzoko jaiak Santiomendiko bizilagunek; hurrengo egunean, San Roke egunean, ermita izango da festaren ardatz.

  • ASTIGARRAGA
    2017/08/12 00:00 Larunbata
  • Auzoetako festen garaia da hau, eta aste potentea izango dute aurretik astigartarrek. Santiomendiko jaiak eta San Roke jaiak ospatuko dituzte aurrena, datorren astearte eta asteazkenean, eta horiek hartuko diete aurrea asteburuko  Ergobiko festei. 

    Santiomendi, tradizioaren erritmora
    Tradizioan mugitzen den auzoa da Santiomendi, eta hori ederki is­latzen dute urtero, beren au­zo­ko festetan. Goizeko 09:00­e­tan hasiko dute festa dianarekin, eta ondoren, 09:30etan Oilas­koak Biltzera aterako dira.   
    Goizak aurrera egin ahala girotuz joango da auzoa. 11:30e­tan izango da ohiko tortilla txapelketa, eta bertan izango da Begoña, epaimahai lanetan. Sagardo dastatzearekin batera, bertaratzen diren guztiek jan ahal izango dituzte tortila pin­txoak, beranduxeago.
    Bitartean, zaldiak presta­tzen hasiko dira, zaldi demarako; eta 12:00etan hasiko da ikus­kizuna. 
    Auzotar guztiak bilduko dira, gero, mahaiaren bueltan, auzoko bazkarian, eta herri kirolek girotuko dute bazkalostea, arratsaldeko 18:00etan ha­sita; toka txapelketa ere izango da, hori bukatuta. Eta eguna borobiltzeko, auzo afaria egingo dute.

    San Roke eguneko bazkarirako txartelak salgai daude Ikatza tabernan.

    San Roke ermitan, hurrengo egunean
    Baina auzoko festak ez dira bertan bukatuko; izan ere, hurrengo egunean, ermitan izango da giro aparta. Santiomendiko pun­tan ospatuko dute, beste behin, San Roke eguna. 
    Meza izango da aurrena, goizeko 11:00etan, eta elizkizuneko irteera Astigar dantza taldeko neska-mutilek alaituko dute. Ondoren, 14:00etan, egingo dute herri bazkaria (txartelak salgai daude Ikatza tabernan) eta Alai­ki taldearen musikaren erritmora dantzatuko dute arratsaldean, festaren bukaerara arte.

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427