2017/10/20
  • Santio Jaiak baloratzeko bilera egin zuten pasa den ostegunean, Pleno aretoan.
    Santio Jaiak baloratzeko bilera egin zuten pasa den ostegunean, Pleno aretoan.
  • albistea//SANTIO JAIAK

    «Zorionez, eraso sexista eta istilurik gabeko jaiak izan ditugu»

  • Behin Santio Jaiak pasata, balorazio bilera egin zuten pasa den ostegunean Udal gobernuko kideek, kultura teknikariak eta Jai Batzordeko kideek.

  • ASTIGARRAGA
    2017/08/02 00:00 Asteazkena
  • Aurreko asteazkenean, Santa Ana egunez, bukatu ziren Astigarragako Santio Jaiak, eta aurtengoaren balorazioa egiteko, bilera irekia deitu zuten ostegunerako. Bertan izan ziren Udal gobernuko kideak, Kultura teknikaria, eta Jai Batzordeko kideak. Hitz egindakoaren berri emateko, prentsa-oharra helarazi du Astigarragako Udalak.

    Zorionak, herritar eta bisitariei
    Oharrean diotenez, «lehenik eta behin Udal gobernuak  zoriondu nahi ditu Astiga­rragako bizilagunak, eta baita egun hauetan jaiak ospatzera eta gozatzera gure herrira gerturatu direnak ere. Zorionez, eraso sexista eta istilurik gabeko Santio jaiak izan ditugulako aurten». Hori dela eta, jaien balorazio «positiboa» egin dutela diote.

    Herritarren kezkak eta proposamenak, azaleratuta
    Dena den, jaiak hobetzeko asmoz, hainbat proposamen eta kexa jaso dituztela diote: «Udal gobernuari iritsi zaio Donostia Ibilbideko itxierak era­gozpena sortzen jarrai­tzen duela gure herriko bizilagunen artean. Horrez gain, herritarrek ba­rra­ken eta txosnen lekualdaketa eskatu dute».

    Datorren urterako, bi erronka nagusi
    Era berean, datorren urtera be­gira bi erronka zehaztu di­tuzte: «Alde batetik, Santio Ja­ietako daten hautaketa (San­tio eta Santa Ana egunak asteazken eta osteguna dira), ja­iak gehiegi luzatu gabe. Bes­tetik, kirol erakustaldi eta ekintza gehiago eskaini, astigartarrek hala eskatuta». 

Iragarki merkeak

  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660