2017/06/26
  • albistea//UDALA

    Taxi zerbitzua martxan berriro, Astigarragan

  • Udalak azaldu du, zerbitzua eskaintzeko lizentzia aldatu behar izan duela, azkeneko urte eta erdian ez delako zerbitzua eman.

  • ASTIGARRAGA
    2017/03/25 00:00 Larunbata
  • Martxan da berriro, Astiga­rra­gako taxi zerbitzua. Eta horre­tarako, lizentzia eskuz alda­tu behar izan duela azaldu du Udalak: «urte eta erdi inguru egon da gure herria, taxi zerbitzua eskaini gabe. Hortaz, lizentzia eskuz aldatu behar izan dugu, arazoa konpontzeko», adierazi du.
    Gauzak horrela, Fernando izango da aurrerantzean, taxi zerbitzua eskainiko duena.

    Zazpi lekuko ibilgailua, eta egokitua
    Udalak jakinarazi du, zazpi leku dauzkala taxi berriak, eta egokitua dagoela ibilgailua: «beraz, desgaitasunen bat du­ten pertsonek ere erabili ahal izango dute».
    Ohiko tokian dago taxi geltokia, orain ere: Kale Nagu­si­an, Jose­ba Barandiaran plazaren au­rre­an. Zerbitzua erabili nahi duten herritarrek, telefono zenbaki honetara dei­tu dezakete: 622 222 343. Bestela, 24 orduko Eskualdeko Taxi Zer­bitzura ere deitu dezakete: 943 400 500. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Emakume bat behar da pertsona heldu bati laguntdu, etxeko lanak egin eta sukaldatzeko.

    Telefonoa: 618119781


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894