2017/06/26
  • Sagardo Plaza birmoldatzeko proposamenean, parkea mugitzea aurreikusi da.
    Sagardo Plaza birmoldatzeko proposamenean, parkea mugitzea aurreikusi da.
  • albistea//UDALA SAGARDO PLAZA

    Sagardo Plaza berria, aisialdi gunea eta merkataritza hobetzeko

  • Proiektua bizilagunei, eta ostalari eta merkatariei aurkeztuko zaie. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jasoko du.

  • ASTIGARRAGA
    2017/03/18 00:00 Larunbata
  • Udal Gobernu Taldeak mar­txoaren 8an egindako Obrak eta Zerbitzuetako Batzordean aurkeztu zuen Sagardo Plaza birmoldatzeko proiektua. Obra hau Eusko Jaurlaritzak ko­mer­tzioa sustatzeko sortu du­en Hirigune proiektuaren baitakoa izango da, eta beraz, diru-laguntza jasoko du.
    Proiektuan, merkataritza gunea hobetu eta aisialdi lekua modu egokiagoan erabiltzeko obra egitea proposatu zuen  Udal Gobernu Taldeak, baina parte hartze prozesua irekiko du, auzoko bizilagunei eta merkatari eta ostalariei proiektua aurkezteko.

    Jolastokia berritu eta plazaren erdigunea garbitu, bi fasetan
    Sagardo Plaza «egoera onean» dagoela azaldu du Udal Go­bernu Taldeak, baina «biziberritu» egin nahi du; «merkataritza gunea hobetzeaz gain, aisialdi lekua modu egokiagoan baliatzeko».
    Horretarako, obra bi fasetan egitea proposatu du, baina bi faseak bata bestearen atzetik, jarraian egingo dira, «gu­ne horretako erabil­tzaileei aha­lik eta eragozpen gutxien sortzearren».
    Batetik, plaza birmoldatuko da; jolastokia eta iturria tokiz mugituko dira, plazaren erdigunea garbitzeko. Bes­te­tik, jolastokia berrituko da, eta nola osatu erabakitzeko parte-hartze prozesua jarriko da martxan.

    Parkea Galtzaur errekaren ondora mugituko da, eta zein motatako jolasak gehitu daitezkeen jakiteko, bizilagunei inkesta bat betetzeko eskatuko zaie.

    Atsedenerako, leku gehiago
    Plaza birmoldatzeko, hasteko, jolastokia plazaren alde batera mugituko da, Galtzaur errekaren ondora, eta iturria ere iskin batera mugituko da, plazaren erdigunea garbitzeko. 
    Plazaren aurrealdean dauden eserlekuak ma­tendu egingo dira, eta gainera, bankuak jarriko dira zuhaitzen bueltan. Horrela, «atsedena hartzeko leku berriak sor­tu, eta aldi berean, gurasoen zain­tza erraztuko da». Era berean, gaur egun jarrita dauden argi puntuak mantendu egingo dira, baina LED teknologiako argiteria erabiliko da, puntu horietan denetan.

    Parkeari buruz, inkesta
    Bigarren fasean, lekuz aldatutako parkea nola osatu erabakiko da, eta horretarako, in­kesta banatuko zaie bizilagunei, «jolastokia zer motatako erabiltzaileentzako izango den erabaki ahal izateko, eta, hor­taz, bertan zer motatako jolasak jarri behar diren jakiteko». Hau da, umeentzako parkea jartzeaz gain, Udalak proposatuko du ping-pong edota xake mahaiak jartzeko.

    Sagardo Plaza berritzea, Astigarragako merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko planaren barruan aurreikusitako proiektua da.

    Astikorekin elkarlanean
    Proiektu hau egiteko, Asti­ko­rekin elkarlanean ari dela ere jakinarazi du Udal Gobernu Taldeak. Izan ere, Astiga­rra­gako merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plana onar­tua dago, eta horren bueltako egitasmoa da, Sagardo Plaza eraberritzearena. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Emakume bat behar da pertsona heldu bati laguntdu, etxeko lanak egin eta sukaldatzeko.

    Telefonoa: 618119781