2017/03/30
  • albistea//HERRI ESKOLA

    Greba deialdia, irakasle eta hezitzaileek

  • Asteazkenerako deitu dute greba, eta astearterako, elkarretaratzea gurasoekin, 16:30etan eskolan.

  • ASTIGARRAGA
    2017/03/18 00:00 Larunbata
  • Irakaskuntza publikoak EAEn bizi duen egoeraren au­rrean, greba deialdia egin zaie asteazkenerako, irakasle eta hezitzaileei. Asti­ga­rra­ga­ko Herri Eskolan ere deialdia zabaldu eta, «%90 inguruk greba egingo duela au­rrei­kusi» du Zuzen­daritzak.

    «Baliabide gutxiago»
    LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deitu dute greba. 
    «2010e­tik 2017ra izandako murrizketa politikoari ja­rrai­­pena eman dio Hez­kun­tza Sailak», azaldu dute. Bes­teak beste, salatu dute ikasle kopuruak gora egin arren, ez direla baliabideak erantsi.

    «Komunitatearen elkarlana»
    Era berean, «eskola komunitate osoaren elkarlana ezinbestekoa» dela aldarrikatu dute, eta gurasoei dei egin die­te asteartean 16:30etan eskolan egingo den elkarretaratzean parte hartzera, «zuen seme-alaben hezkuntza kalitatea delako arriskuan jartzen dena». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


Zubi Lana

  • Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozein lanetarako pronto.

    Telefonoa: 943553972


  • Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.

    Telefonoa: 685708805


  • Gaixoak zainduko nituzke, egunez edo eta gauez, etxean edo ospitalean. Interna moduan ere egingo nuke lan. Paperak behar bezala ditut.

    Telefonoa: 631862536


  • Emakume arduratsua eta esperientziaduna orduka lan egiteko eskaintzen da: garbitasunean, pertsona nagusiak zaintzen... Ostalaritzan esperientzia.

    Telefonoa: 686597893