2017/06/26
  • albistea//CROSSFIT

    ‘Crossfit’ saioa, apirilaren 8an

  • Udalak ezagutzera eman nahi du
    modan dagoen ekintza mota hau.

  • ASTIGARRAGA
    2017/03/11 00:00 Larunbata
  • Astigarragako  Udalak ezagutzera eman nahi du crossfit kirol modalitatea. Herri kirolekin antzekotasun batzuk ditu, eta gainera, modan da­goen kirol ekintza da.
    Horretarako, crossfit saioa egingo da Astigarragan apirilaren 8an, larunbatez. Kirol ekitaldia Txomiñene frontoi­an izango da, udaletxeko plazan, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara.
    Ubarburu poligonoan da­goen Indar Crossfit gimnasio astigartarrak antolatuko du ekitaldia.  Ikuskizuna doan izan­go da, eta kirol ekintza berri hau ezagutu nahi duten astigartar guztiak gonbidatuta daude eta bertaratu daitezke.
    Crossfit herrialde ezberdinetan modan jartzen ari den kirol ekintza da eta, hain zuzen ere, herri kirolekin dauzkan antzekotasunengatik ezagutzen da mundu osoan zehar.  

    Herri kirolekin alderatzen dute Estatu Batuetan
    Horren inguruan, Estatu Ba­tuetan duela gutxi aurkeztu zu­ten Euskal Herrian grabatutako herri kirolak eta crossfita alderatzen dituen dokumental bat.  Puri purian dagoela aprobetxatuz, Astigarragako Uda­lak ki­rol ekintza hau babestu zuen, martxoaren 7an egindako kirol batzordean esan bezala: «horrela, Astiga­rragako udal gobernuak kirol eta jarduera fisikoarekiko duen konpromezua adierazten du berriz».

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakume bat behar da pertsona heldu bati laguntdu, etxeko lanak egin eta sukaldatzeko.

    Telefonoa: 618119781