2017/03/30
  • Zuhaitzean desioak zintzilikatu zituzten herriko hainbat emakumek, martxoaren 8an, Emakumeon Plazan.
    Zuhaitzean desioak zintzilikatu zituzten herriko hainbat emakumek, martxoaren 8an, Emakumeon Plazan.
  • albistea//EMAKUMEON PLAZA

    Emakumeon Plaza errealitate bihurtu berri da Astigarragan

  • Emakumearen Nazioarteko Egunean inauguratu zen. Bertan izan ziren Udaleko ordezkariak eta Harituz elkarteak zuhaitza jarri zuen, jendeak desioak zintzilikatzeko.

  • ASTIGARRAGA
    2017/03/11 00:00 Larunbata
  • emakumeon  Plaza errealitatea da jada Astigarragan. Ra­mon Aranzasti Berdintasun zinegotziaren eskutik egin zen ekitaldi ofiziala. Herriko talde eta eragile guztiak zoriondu zituen, Emakumeen Naziarteko Egunean inaugurazioa egitea ezin aproposagoa zelako eta eginiko lanarengatik. 
    «Batez ere Harituz zoriondu nahiko nuke, duen dedikazioa eta lanarengatik», esan zuen zinegotziak. Astigartar guztiak, oposizioko Udal Tal­deak, bizilagunak... denak zoriondu zituen. «Plaza honek ere sinbolizatzen du, Uda­laren eta Udal Gobernu honen berdintasunarekiko konpromezua».
    Bertan izan ziren, baita ere, Udaleko beste hainbat ordezkari, Astigar dantza taldeko dantzariak ere. Beraiek dantzatu zuten aurreneko agu­rra, herriko trikitilarien doinuen laguntzaz. Bertaratu­entzat mokadutxoa eskainiko zuten ondoren.
    Eta ekitaldi ofiziala amaituta, Emaku­mearen Eguneko desioen zuhaitza jarri zuten, herriko emakumeen Harituz elkarteak. Herritarrek, be­raien desioak zintzilikatzeko aukera izan zuten bertan eta desio dezente zintzilikatu zituzten emakumeek.
    Egunaren hasieran, Uda­leko ordezkariak emakumeentzako pastak banatzen hasi ziren. Goizean Foru Plazan jarri zuten postua; ondoren, eguerdi partean, Joseba Baran­diaran Plazan izan ziren; eta inaugurazio haundiaren aurretik, herrian zehar banatu zituzten.

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


Zubi Lana

  • Emakume arduratsua eta esperientziaduna orduka lan egiteko eskaintzen da: garbitasunean, pertsona nagusiak zaintzen... Ostalaritzan esperientzia.

    Telefonoa: 686597893


  • Gaixoak zainduko nituzke, egunez edo eta gauez, etxean edo ospitalean. Interna moduan ere egingo nuke lan. Paperak behar bezala ditut.

    Telefonoa: 631862536


  • Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.

    Telefonoa: 685708805


  • Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozein lanetarako pronto.

    Telefonoa: 943553972