2017/07/22
  • Jesus Mari Santos alkategaia erdian, alderdiko kide, zinegotzi eta gertukoekin.
    Jesus Mari Santos alkategaia erdian, alderdiko kide, zinegotzi eta gertukoekin.
  • albistea//EAJ-PNV ALDERDIA

    Egoitza zabaldu du EAJk, herritarren ekarpenak jasotzeko

  • Santos alkategaiak dei egiten die herritarrei proposamenak egitera gerturatzeko.

  • ASTIGARRAGA
    2015/02/25 00:00 Asteazkena
  • Astigarrako EAJ-PNV alder­di­ak egoitza zabaldu du, Kale Nagusian (5 zenbakia). Atzo aurkeztu zuen Jesus Mari Santos alkategaiak, pren­tsau­rre­an. Santosek azaldu zuen politika herritarren eskutik egin nahi dutela, inposizioe­ta­tik aldenduta eta astigarta­rren hitza kontuan hartuta: «Herri­tarrak ber­ta­ra etortzeko, iritzia ema­teko eta proposa­menak egiteko izango da egoitza. Astigarragatik eta Astigarra­garentzako egin nahi dugu lan, herritar guztiak kontuan hartuz». Ekarpenak, hautes­kundeetako programan sar­tu­ko ditu EAJ-PNVk.
    Santosek nabarmendu zuen EAJ-PNV dela Astigarra­gako alternatiba bakarra eta bestelako Astigarraga eraiki­tzeko prest daudela: «Bilduk nola gobernatzen duen ikusi dugu. Ikusi dugu Udala nola erabiltzen duen etekin politi­koa ateratzeko. Esaterako, gehiengoa aurka izan arren, atez atekoa inposatu du hondakinak biltzeko. Guk, inposiziotik eta etiketetatik urrun dagoen herri ireki eta tolerantea nahi dugu».
    Hori lortzeko, egoitza be­rri­ra hurbiltzeko gonbitea luza­tzen die elkarte, mer­ka­ta­ri, enpresari, sagardo­gile, lan­gile, langabe... guztiei. Or­dutegia: astelehen eta asteaz­kenetan, 13:00-15:00; eta as­tear­­te eta ostegunetan, 18:00-20:30. Or­du­tegia moldatzeko aukera ere badago. Harre­manetarako: 682 764 522 edo jesusmarisan­tos2015@gmail.com. 

Iragarki merkeak

  • Alokatzeko garaje itxi bila gabiltza, Txantxilla inguruan. Abuztutik aurrera.

    Telefonoa: 615717337


  • 62m2-ko lokala alokagai, Errekaldeko gasolindegiaren ondoan.

    Telefonoa: 688651438


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garaje marra salgai Hernaniko erdialdean. 16m2 ditu. 20.000 € (negoziagarriak).

    Telefonoa: 699201774