2019/02/24
  • sekzio berezia//ARANO-GOIZUETA MANKOMUNITATEA

    Aurrekontua eta plantilla, behin behinekoz onartuta

  • Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrean onartu zituzten biak, urte berrirako.

  • ARANO GOIZUETA
    2016/01/23 00:00 Larunbata
  • Abenduaren 23an egin zuen bere osoko bilkura, Ara­no, Goizueta, Leitza eta Aresoko Gizarte Zer­bitzuen Mankomuni­ta­teak, eta urte berrirako erabakiak hartu zituzten bertan.
    Horrela, behin behinekoz onartu zuten, batetik, 2016rako plantilla organikoa zein izanen den. Eta bestetik, zein aurrekontu izanen duen Mankomuni­tate­ak, 2016 urtean.

    Erreklamazioak aurkezteko, hamabost eguneko epea
    Ostegunean argitaratu zen aurrekontuaren iragarkia, Nafa­rro­a­­­ko Aldiz­­kari Ofizialean; plantillarena, berriz, urtarrilaren 13an. Argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egunez egonen dira ikusgai biak, Mankomunitatea­ren idazkaritzan, eta ho­ri izanen da erreklamazioak aurkezteko epea. 
    Bakoitzerako epe hori igarota, erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onartuko dira biak, plantilla zein aurrekontua. 

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241