2017/08/18
  • kirola//PALA TXAPELKETA

    Beste lau partidu izanen dira aste honetan

  • Astelehen eta asteazkenean jokatuko dira mutilen bina partidu. Neskek atsedena izanen dute.

  • ARANO
    2017/06/17 00:00 Larunbata
  • Aste honetan launa partidu jokatu dituzte neskek eta mutilek, Aranoko Pala Txapelketaren bueltan.
    Nesketan, garaile izan ziren Garbiñe eta Axpi, 18 eta 13, Edurne eta Krisen kontra; Idoia eta Naroa, 18 eta 8, Ixiar eta Joanaren kontra; Edurne eta Kris, 18 eta 7, Ixiar eta Joanaren kontra; eta Eider eta Emeren, 18 eta 15, Idoia eta Naroaren kontra. Aste honetan atsedenerako tartea izanen dute, eta hurrengo partiduak ekainaren 29an jokatuko dituzte.
    Mutiletan, berriz, beste lau partidu jokatuko dira aste honetan. Astelehenean, Loidi eta Amas, Ruiz eta Zubimendiren kontra ariko dira, eta Gelbentzu eta Mitxelena, Jonander eta Loitegiren kontra. Astekaznenean jokatuko dira hurrengo biak: Ruiz-Zubimendi, Jonander-Loitegiren kontra oraingoan; eta Gelbentzu-Mitxelena, Manterola-Arandiaren kontra.
    Hauek jokatuta, ekainaren 28an final laurdenak hasiko dira. 

Iragarki merkeak

  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894