2019/02/21
  • Zomorro eta mozorro, denak prestatzen hasi dira Aranon Inauterietarako.
    Zomorro eta mozorro, denak prestatzen hasi dira Aranon Inauterietarako.
  • albistea//INAUTERIAK

    Zomorroak eta superheroiak izanen dira protagonista, Inauterietan

  • Bazkarirako izenematea irekita dute zomorroek, hilaren 21era arte. Zomorroak superheroiz mozorrotuko dira arratsaldez.

  • ARANO
    2019/02/09 00:00 Larunbata
  • Herritarren artean antolatu dituzte aurten ere Inau­te­riak. Hilaren 23an ospatuko dira, eta zomorro eta mozorro, denarekin ateratzeko prest daude aranoarrak.

    Zomorroen ondoren, superheroiak
    Jai Batzordeak proposatuta, Inauteri egun potoloarekin gozatzeko aukera izanen da, goizetik gauera.

    Ohi bezala, puska biltzearekin hasiko dute eguna zomorroek, Izer eta Alabier trikitilari eta pandero-joleak lagunduta, eta bazkari eder baten bueltan bukatuko dute itzulia. Bazkaritarako izenematea irekita dago Kon­tse­jun, hilaren 21era arte.

    Gero, arratsaldean, gaztetxoek zahagi dantza eginen dute, eta txikienek mo­zorro desfilea, superheroiz jan­tzita. Hain justu, aurten helduek ere arratsaldean desfileko gaiarekin bat egiteko proposamena egin dute.
    Eguna afari eta musikak lagunduta bukatuko dute. 

    Inauteriak 2019
    Otsailak 23

    - Puska biltzea, goizean, Izer eta Alabier trikitilariekin batera.
    - Zomorroen bazkaria, Kontsejun. Izena emateko azken eguna, otsailaren 21a.
    - Zahagi dantza, bazkalondoren, eta gaubela Maisuenean.
    - Txikien desfilea, Maisuenean. Gaua: superheroiak.
    - Afaria; aukera beganoa izanen da aldez aurretik abisatuz gero.
    - Afalosteko musika: Okestriña Band Jazpana. Atzoko eta gaurko doinuak, dantzarako.

Iragarki merkeak

  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241