2018/11/16
  • Unai Gorrotxategik eman zituen Guifi.net proiektuaren inguruko azalpenak.
    Unai Gorrotxategik eman zituen Guifi.net proiektuaren inguruko azalpenak.
  • albistea//GUIFI.NET

    Guifi.net martxan jartzen, mendi eremuetako herrietan

  • Aurrekontuak eskatzen hasiak dira. Azaroaren 2ra arteko epea daukate interesa daukatenek, izena emateko: 609 266 983.

  • ARANO
    2018/10/27 00:00 Larunbata
  • Katalunian jaio zen Guifi.net proiektua, baina gaur egun oso zabalduta dagoen sarea da, eta Euskal Herrian ere aurreneko pausuak ematen ari da.
    Hain zuzen, hilaren hasieran Aranon egin zen aurkezpena, Maisuenean, eta sarea herrian zabaltzeko interesa izan lezakeenarentzat izenemate epea ireki da, azaroaren 2ra arte.

    Helburua, internet zerbitzua hobetzea
    Proiektuaren nondik-norakoak azaldu zituen Unai Go­rrotxategik, Maisuenean. Ara­no­ko Jalki kultur elkarteko kidea izateaz gain, Talaios kooperatibako kide eta teknologia libreen garapenean aditua ere bada.
    Guifi.net proiektuaren helburua da, besteak beste, «mendi artean eta oso sakabanatuta dauden herri eremuak elkarrengandik konektatzea eta azpiegitura honen bitartez Internet zerbitzua, edo bestelakoak, baldintza duinetan eskuratzea».
    Herritarren eta auzotarren auzolanarekin oso lotuta dago proiektua, baina «enpresa eta erakundeek parte hartu dezakete», baita ere, «zerbitzuak eskainiz edo erabiltzaile paperera mugatuz. Telekomu­ni­kazio operadore haundien mendean egon beharrean, gure eskualdeak dituen beharren araberako soluzioa sor­tzean datza».

    Ereñotzutik, Arano eta Goizuetara
    Proiektua Katalunian jaio ba­da ere, Euskal Herrian ezagun egiten ari da. Hain zuzen, Ere­ñotzun martxan dago Gufi.net sarea, eta Arano sare horretara konektatuko da. «Nafarroa eta Gipuzkoa lotuko dituen lehen konexioa izango da, etorkizunean, Oiartzun-Arano eta Arano-Goizueta konexioak egiteko bidea ahalbidetuz».

    Aurrekontu zehatza lortzeko, izenematea
    Aurkezpena bukatuta, zalan­tzak argitzeko tartea izan zuten bertaratutakoek.
    Orain, Gufi.net sarea Ara­non martxan jartzeko azpiegituraren diseinua garatu behar da, eta hori ahalik eta zehatzena izan dadin eta aurrekontua zenbatekoa izanen den jakiteko, parte hartu nahi luketen etxeen datuak behar dira. In­te­resa izanez gero, harremanetan jartzeko eskatu dute, azaroaren 2ra arteko epean, 609 266 983 te­lefonora whatsappa bidalita.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161