2018/11/15
  • Maitane Sarobe eta Nagore Zabala beheran, txapelarekin.
    Maitane Sarobe eta Nagore Zabala beheran, txapelarekin.
  • albistea//ASTE NAGUSIKO PALA TXAPELKETA

    Sarobe eta Zabala garaile, Aste Nagusian

  • Aste Nagusian zehar Trinitate plazako frontoian jokatzen den pala txapelketan garaile izan ziren aurreko astean Maitane Sarobe eta Nagore Zabala aranoarrak.

  • ARANO
    2018/08/22 00:00 Asteazkena
  • Kirolek tarte berezia izan ohi dute Donostiako Aste Nagu­siak irauten duen astean zehar: waterpoloa, esku pelo­ta, saskibaloia... eta pala ere izan ohi da. Hain zuzen, azken horren bueltan egiten den txapelketan parte hartu zuten Maitane Sarobe eta Nagore Zabala aranoarrak, baita ira­bazi ere! 

    Trinitate plazako frontoian jokatu zuten finala larun­batean Amaia eta Ane do­nostiarren kontra. 

    Bertan bildu zirenen festa giroak eta eguzki izpiek lagunduta, irabazi egin zieten aranoarrek donostiarrei, 22-15. 

    Hortaz, txapela janzteko pribilegioa lortu zuten. Parte-hartzaileek ere, etxeratu zituz­ten hainbat opari, eta nola ez, parte-hartu izanaren poza!

Iragarki merkeak

  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894