2018/08/21
  • albistea//SAN ROKE

    Santiomendi eta San Roke ermitak, festa gune

  • Bazkari herrikoietarako txartelak salgai daude Ikatzan eta Kontsejun.

  • ARANO ASTIGARRAGA
    2018/08/11 00:00 Larunbata
  • Herriko festak pasata ere, aukerarik ez da falta Asti­garragan eta Aranon, jai giroan murgiltzeko. San Roke eguneko programak prest dauzkate, hilaren 16rako.

    Dantzak eta bazkaria, Santiomendiko ermitan
    Astigarragan, Santiomendiko ermitan egiten da festa. Meza izango da, 11:00etan, eta ondoren, 12:00etan, emanaldia egingo dute Astigar taldeko dantzariek.

    Bazkari herrikoia egingo da segidan, 14:00etan, eta txartelak salgai daude Ikatza tabernan. Arratsaldean Alaiki taldeak jarriko du musika, dantzaldirako.

    Antonio Ezeiza Urruzmendiri omenaldia, Aranon
    San Roke izena daraman er­mita, ordea, Aranon dago, eta baita festa ere.

    Urtero bezala, hainbat txokotako txistulariak bilduko di­ra plazan, 10:15etan, San Mar­tin elizako kanpaiak joka hasita, San Roke ermitako mezara abiatuko dira; 11:00etan hasiko da elizkizuna.

    Eguerdiko 12:00etan, berriz, pelotan ariko dira gazteak, eta 14:30etan hasiko da herri bazkaria Kontsejun. Bertan, omenaldia egingo zaio 50 urte kanpaiak jotzen daramazkien Antonio Ezeiza Urruzmendiri. Bazkaritarako bihar arte eman daiteke izena: 948 514 279. 

Iragarki merkeak

  • Funtzionamenduan dagoen arrandegia saltzen edo alokatzen da, jubilazioagatik.

    Telefonoa: 943552831


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Funtzionamenduan dagoen okindegi/kafetegi bat traspasatzen da Hernanin.

    Telefonoa: 658737096